Naomi Watts
Naomi Ellen Watts (Shoreham, 1968ko irailaren 28a - ) Ingalaterrako aktorea da. Film independenteetan pertsonaia dramatikoak antzezteagatik da ezaguna. Bi aldiz izan da izendatua Emakumezko aktore onenaren Oscar Sarirako, 21 Grams eta The Impossible filmeengatik. Primetime Emmy sari baterako eta bi Urrezko Globo sarietarako hautagai.[1][2][3] 2026ko irailaren 19an Donostia saria jaso zuen.[4]
Australiako telebistan hasi zuen bere ibilbidea, non iragarki eta telesailetan agertu zen; Home and Away telenobela, Kristoren emaztegaiak minisail saritua eta Entzun, aita...! komedia. Zineman, Mulholland Drive (2001) filmean egin zuen debuta, eta, ondoren, The Ring (2002) , 21 grams (2003) Oscar sarietarako bi aldiz izendatuta egon zena, King Kong (2005) eta The Impossible (2012) filma. Azken lan horri esker emakumezko aktore onenaren Oscar sarirako bigarren izendapena lortu zuen. David Lynch, Peter Jackson, Woody Allen, Alejandro Gonzalez Iñárritu, Gus Van Sant, James Ivory, Clint Eastwood eta Juan Antonio Bayona zuzendariekin lan egin du, besteak beste.
Hartutako Inmunoeskasiaren Sindromeari (HIES) buruzko Nazio Batuen Programa Bateratuko eta Panteneko Beautiful Lengths kanpainako enbaxadoreak barne hartzen ditu bere defentsa-lanak. Bi seme-alaba izan zituen Liev Schreiber aktorearengandik bananduta, Billy Crudup aktorearekin ezkondu zen Watts 2023an.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Watts Shorehamen (Kent, Ingalaterra) jaio zen eta bertan bizi izan zen zortzi urte bete zituen arte. Ama, Gilette Edwards Braun (antigoaleko gauzen saltzailea eta galestar arropa-diseinatzailea) eta aita Peter Watts (biretako txapista eta Pink Floyd taldeko soinu ingeniari ingelesa, Ummagumma albumaren atzeko karatulan alkandora zuriarekin agertzen dena), banandu egin ziren berak lau urte zituenean.[5][6][7][8][9][10]
Handik gutxira, ama Llangefni herrira (zehazki, bere barrutietako batera, Llanfawr deiturikora) joan zen, Galeseko ipar-mendebaldera, non bere aitona-amonekin, Hugh eta Nikki Robertsekin, bizi izan ziren.[11] Ama, batzuetan, Galesera eta Ingalaterrara joaten zen arren, Naomi Watts, bikote haremanengatik, Naomi Watts Llangefnira itzultzen zen.
Hamalau urte bete zituenean eta Australiara egindako bidaia batean, ama "aukeren herrialdea" zela konturatu zen, eta 1982an Sidneyra joan ziren bizitzera. Amona, Nikki, australiarra zen, beraz, ez zen zaila izan beharrezko dokumentazioa lortzea; handik aurrera, Naomi eta familia australiar hiritarrak dira. Naomiren esanetan, ama joera "pasibo-oldarkorrak" zituen hippya zen, eta Ben nebarekin (bera baino urtebete zaharragoa eta argazkilaria Ameriketako Estatu Batuetan) aitona-amonen zaintzara bidaltzeko mehatxua egiten zuen, aita hil ostean ez baitzuen dirurik haien kargu egin ahal izateko. Bere nazionalitateari buruz, Watts-ek zera esan du:
Britainiartzat dut neure burua, eta Erresuma Batuko oroitzapen oso zoriontsuak ditut. Nire bizitzako lehen 14 urteak Ingalaterran eta Galesen eman nituen, eta ez nuen inoiz alde egin nahi izan. Australian nengoenean, Ingalaterrara itzultzen nintzen maiz.
Oso australiarra eta Australiari oso lotua ikusten dut neure burua, hain zuzen, jendeak nire etxea non dagoen galdetzen didanean, Australian esaten dut, hortxe baitaude nire oroitzapenik onenak. [12]
Sidneyn zegoela, Mosmaneko high school-era joan zen. Hainbat institututara joan zen, besteak beste, North Sydney Girls High Schoolera, eta Nicole Kidman aktorearen ikaskidea izan zen, eta haren lagun ona da. 1986an, etenaldi bat egin eta Japoniara joan zen modelo lan egitera, baina lau bat hilabete iraun zuen esperientzia ez zen emankorra izan, Wattsek ez baitzituen betetzen ibiltoki modelo izateko behar ziren baldintza fisikoak, eta promozioetan lan egitearekin konformatu behar zuen, eta hori ez zitzaion asko gustatzen. Wattsek esan du bere bizitzako etaparik txarrenetakoa izan zela. Australiara itzuli ondoren, saltoki handi batzuetara joan zen lanera, eta ondoren moda-laguntzaile lan egin zuen Australiako moda-aldizkari batean. Antzerki tailer batean lan egiteko ezusteko gonbidapen batek emanaldiarekiko grina berpiztu zion, eta bere lana utzi eta interpretazioan aritzera bultzatu zuen.*
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen lanak (1986-2000)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wattsek Australiako telesailetan hasi zuen ibilbidea (Home and Away, Brides of Christ eta Hey Dad..!. ). Gainera, 1991ko Flirting film australiarrean bigarren mailako papera izan zuen, Nicole Kidman eta Thandie Newton aktoreekin batera. Gainera, Tank Girl-en bigarren mailako papera izan zuen, 1995ean.
1998an, Dangerous Beauty filmean agertu zen, bigarren mailako paperean, "Guila de Lezze" antzeztu zuen, baina aktore-zerrendan Catherine McCormack, Rufus Sewell edo Jacqueline Bisset izarrak egon ziren. Hollywooden kalitatezko paperen bila ibili zen eta, azkenik, aurrekontu txikiko telesailetan aritu zen, Sleepwalkers eta Children of the Corn IV, esaterako.
Hastapenak Hollywooden (2001-2004)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hollywoodeko pelikuletarako paperak lortzen hasi zen. Mulholland Driven agertu zen, ospe handia eman zion filmean, eta 2001ean estreinatu zen Canneseko Zinema Jaialdian, eta Zinema Kritikarien Elkarte Nazionalak urteko Breakthrough Performance sari gisa eta National Board of Review saria irabazi zituen. Pelikula surrealistak eztabaida sortu zuen, eszena lesbikoak zirela eta.[13][14][15][16][17] Kritika txarrak jaso zituen Dick Maas nederlandarrak zuzendutako The Shaft filmean. Scott Coffey zuzendari/gidoilariarekin Mulholland Drive filmean lan egin ondoren, Watts eta bera Ellie Parker (2001) filmean elkarrekin lan egiteko geratu ziren.
2002an, The Ring beldurrezko film japoniarraren bertsio estatubatuar filmaren protagonista izan zen. Hurrengo urtean, Ned Kelly pelikulan protagonista izan zen, Heath Ledgerrekin, Orlando Bloomekin eta Geoffrey Rushekin batera; gainera, Kate Hudsonekin batera agertu zen Le Diborcen. Ondoren, 2003an, Alejandro Gonzalez Iñarrituren 21 Grams izan zen protagonista, Benicio del Toro eta Sean Pennekin batera, eta Oscar sarietarako eta emakumezko aktore onenaren BAFTA sarirako hainbat izendapen jaso zituen.
2004an Watts-ek I Heart Huckabees filmean laguntzaile papera izan zuen, non Isla Fisher eta Jude Law aktoreekin batera aritu zen. Handik gutxira, We don't live here anymore ekoitzi eta protagonista izan zuen, eta kritikariek harrera ona egin zioten. The Assassination of Richard Nixon ere aritu zen Don Cheadle eta berriz ere Sean Pennekin batera.
Arrakasta komertziala (2005-2020)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Geroago, 2005ean, King Kong filmatzen denbora asko eman ondoren, azkenean zinema-aretoetara iritsi zen. Peter Jacksonek zuzendutako filma izan da Wattsen ibilbide osoan arrakasta komertzial handiena izan duena. Urte berean, Fantastic Four filmean eskaini zioten papera ukatu zuen, eta azkenean Jessica Albak antzeztu zuen paper hori.
2006an, John Curranek zuzendutako eta Edward Norton eta Liev Schreiber aktoreek osatutako The Painted Veil filmeko protagonista izan zen.
2007an, David Cronenbergek zuzendutako Eastern Promises (euskaraz: Ekialdeko promesak) drama estreinatu zen, Viggo Mortensen eta Vincent Casselekin batera. Filma grabatzen ari zela, bere lehen semeaz haurdun zegoela jakin zuen.
2008an estreinatu zen Michael Hanekek zuzendutako Funny Games estatubatuar bertsioa, alemanezko jatorrizko bertsioa sortu zuen berbera. Bietan Tim Roth agertzen da. 2009ko apirilean, The International - Dirua itzalean thrillerra estreinatu zen, eta Watts Clive Owenen ondoan agertu zen.
Gainera, prentsak "remakeen erregina" (The queen of remakes, ingelesez) deitzen dio, askotan agertu baita. Gero, Alfred Hitchcocken The Birds (euskaraz: Txoriak) (1963) lanaren bertsio berrian, eta garai batean Tippi Hedrenen paperean agertzeko deitu zioten.
2009ko irailean, Mother and Child filma aurkeztu zuen, Torontoko Zinemaldian eta Donostiako Zinemaldian. Rodrigo García Barchak zuzendu zuen, Gabriel García Márquez idazlearen semeak, eta Annette Bening, Kerry Washington, Jimmy Smits eta Samuel L. Jackson aktoreek parte hartu zuten. Bertan egindako lanarengatik, AFI sarirako eta Independent Spirit Award sarirako izendatu zuten, emakumezko aktore onenaren atalean. 2010eko urtarrilean aurkeztu zen Sundanceko Zinema Jaialdian.
Amaitzeko, Fair Game, Doug Limanek zuzendutako filma, Sean Pennekin batera egin zuen lan. Hainbat saritarako izendapena jaso zuen eta, 2010ean You Will Meet a Tall Dark Stranger (euskaraz Arrotz beltzaran garai bat topatuko duzu) lanarekin batera, Woody Allenek Canneseko Zinema Jaialdian aurkeztutako beste lan bat sustatu zuen.
2010ean, Dream House (Jim Sheridanek zuzendutako thrillerra) filmatu zuen, 2011n estreinatu zen eta Watts Daniel Craig eta Rachel Weisz aktoreekin batera. Gainera, Movie 43 filmean agertu zen, eta, besteak beste, Hugh Jackman, Gerard Butler, Kate Winslet, Liev Schreiber, Uma Thurman, Richard Gere eta Kate Bosworth ditu protagonista. Filmak ez zuen publikoaren babesik izan eta kritika espezializatuak ez zuen babestu.
2010eko abuztuan, The Impossible filma grabatzen hasi ziren. Juan Antonio Bayona espainiarrak zuzendu zuen, eta Ewan McGregor izan zuen protagonista, 2004an Thailandiako kostaldea suntsitu zuen tsunamiari buruzkoa.
2014ko ekainean, Evelyn Johnson-Eaton The Divergent Series: Insurgent taldean jarduteko kontratatu zuten.[18]
2026ko irailaren 19an Donostia Saria jaso zuen 74. Nazioarteko zinema Jaialdian, bere ibilbide profesionalaren omenez.[19][20][21]
Bizitza pribatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2005eko udaberritik 2016ko irailera arte, Liev Schreiber aktorearen bikotekidea izan zen eta bi seme izan zituen harekin. Lehenengoa, Alexander "Sasha" Peter, 2007ko uztailaren 25ean jaio zen Los Angelesen, Kalifornian, eta bigarrena, Kai, 2008ko abenduaren 13an jaio zen, New Yorken.[22] Gainera, 2010eko apirilean elkarrizketa batean jakinarazi zuen hirugarren aldiz ama izatea gustatuko zitzaiokeela, neskatoa izatea bermatu izan baliote.[23][24][25][26] Wattsek The International - Dirua itzalean lanean jarraitu zuen erditu ondoren.[27]
2016ko irailean Naomi Wattsek eta Liev Schreiberrek banandu egingo zirela iragarri zuten, 11 urtez elkarrekin egon ostean.
2017tik Billy Crudup aktorearekin harremana du. 2023ko ekainean ezkondu ziren.[28]
Lan humanitarioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2006an, Watts Hiesari buruzko Nazio Batuen Programa Bateratuaren (ONUSIDA) borondate oneko enbaxadore izendatu zuten. Programa hori Nazio Batuek antolatzen dute, NBEko erakunde espezializatuen jarduerak koordinatzeko, HIESaren aurkako borrokan. Berak bere ospea erabili zuen gaixotasun hori zuten pertsonen beharrak jendeari ikusarazteko. Dirua biltzeko kanpainetan ere parte hartu du.
Filmagintza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Emakumezko aktore onena | Lana | Rola | Oharra | Ref. |
|---|---|---|---|---|
| 1987 | Hey Dad..! | Belinda Lawrence | Bigarren mailako lana
2 atal |
|
| 1991 | Brides of Christ | Frances Heffernan | Bigarren mailako lana
5 atal |
|
| Home and Away | Julie Gibson | Bigarren mailako lana
19 atal |
||
| 1996 | El triángulo de las Bermudas | Amanda | Telefilmea | |
| Un gesto de amor | Mary Chandler | Telefilmea | ||
| 1997 - 1998 | Sleepwalkers | Kate Russell | Personaje principal
9 atal |
|
| 1998 | The Christmas Wish | Renee | Telefilmea | |
| 1999 | The Hunt for the Unicorn Killer | Holly Maddux | Telefilmea | |
| 2000 | The Wyvern Mystery | Alice Fairfield | Telefilmea | |
| 2002 | The Outsider | Rebecca Yoder | Telefilmea | |
| 2014 | BoJack Horseman | Ella misma | Gonbidatua
Atal 1 |
|
| 2017 | Twin Peaks | Janey-E Jones | Bigarren mailako lana
2 atal |
|
| Gypsy | Jean Holloway | Paper nagusia
10 atal |
||
| 2019 | Bloodmoon | Cancelada | Paper nagusia
Piloto Fallido |
|
| 2022 | The Watcher | Nora Miller Brannock | Paper nagusia
7 atal |
|
| 2024 | Feud: Capote vs. The Swans | Babe Paley | Paper nagusia
7 atal, ekoizle ejekutiboa ere bai |
|
| 2025 | Too Much | Ann Ratigan | Atal 1 | |
| All's Fair | Liberty Ronson | ekoizle ejekutiboa ere bai | ||
| 2026 | Love Story | Jacqueline Kennedy Onassis |
| Urtea | Lana | Rola | Oharrak | Ref. |
|---|---|---|---|---|
| 2005 | King Kong | Ann Darrow (ahotsa) |
Sariak eta izendapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Oscar sariak
| Urtea | Categoría | Pelikula | Emaitza |
|---|---|---|---|
| 2004 | Emakumezko aktore onena | 21 Grams | Izendatua |
| 2013 | The Impossible | Izendatua | |
- Globos de Oro Sariak
| Urtea | Categoría | Pelikula | Emaitza |
|---|---|---|---|
| 2012 | Emakumezko aktore onena - Drama | The Impossible | Izendatua |
- BAFTA sariak
| Urtea | Categoría | Pelikula | Emaitza |
|---|---|---|---|
| 2003 | Emakumezko aktore onena | 21 Grams | Izendatua |
- Primetime Emmy Sariak
| Urtea | Categoría | Pelikula | Emaitza |
|---|---|---|---|
| 2024 | Emakumezko aktore onena - Miniserie edo Telefilmea | Feud: Capote vs. The Swans | Izendatua |
- Aktoreen sindukatuaren sariak
| Urtea | Categoría | Pelikula | Emaitza |
|---|---|---|---|
| 2003 | Emakumezko aktore onena | 21 Grams | Izendatua |
| 2012 | The Impossible | Izendatua | |
| 2014 | Bigarren mailako emakumezko aktore onena | St. Vincent | Izendatua |
| Bigarren mailako onena | Birdman | Irabazlea | |
- Zinema Kritikaren sariak
| Urtea | Categoría | Pelikula | Emaitza |
|---|---|---|---|
| 2003 | Emakumezko aktore onena | 21 Grams | Izendatua |
| 2012 | The Impossible | Izendatua | |
- Satellite sariak
| Urtea | Categoría | Pelikula | Emaitza |
|---|---|---|---|
| 2003 | Emakumezko aktore onena | 21 Grams | Izendatua |
| 2010 | Fair Game | Izendatua | |
- Goya sariak
| Urtea | Categoría | Pelikula | Emaitza |
|---|---|---|---|
| 2012 | Emakume protagonista onena | The Impossible | Izendatua |
- Veneziako nazioarteko jaialdia
| Urtea | Categoría | Pelikula | Emaitza |
|---|---|---|---|
| 2003 | Wella saria | 21 grams | Irabazlea |
| 2003 | Entzulegoaren saria-Emakumezko aktore onena | 21 grams | Irabazlea |
- Zinema Idazleen Zirkuluaren dominak
| Urtea | Categoría | Pelikula | Emaitza |
|---|---|---|---|
| 2012 | Emakumezko aktore onena | Lo imposible | Irabazlea |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Lamont, Tom. (15 de julio de 2017). «Naomi Watts: 'My soul was being destroyed'» The Guardian.
- ↑ The 76th Academy Awards 2004. www.oscars.org.
- ↑ Efe, Agencia. (2026-08-31). «Naomi Watts, segundo Premio Donostia del 74 Festival de San Sebastián» Diario de Navarra.
- ↑ Irizar, Itziar Ugarte. (2026-09-19). «Naomi Watts: «Zinema arte adierazpen gorenetako bat da»» Berria (kontsulta data: 2026-09-20).
- ↑ Txantiloi:Cite episode
- ↑ Naomi Watts Biography (1968-2020). filmreference.com.
- ↑ Naomi Watts Biography. Yahoo! Movies.
- ↑ Sams, Christine. (23 de febrero de 2004). How Naomi told her mum about Oscar. The Sun-Herald.
- ↑ Boston Globe interview 2003-11-23
- ↑ Naomi Watts. BBC Online.
- ↑ Naomi Watts. BBC Online.
- ↑ (Ingelesez) «2007 September « Aussie Bub Blog» aussiebubblog.wordpress.com (kontsulta data: 2026-09-20).
- ↑ Mullholland Dr review by Red Symons. The Age Melbourne 2002-07-23
- ↑ Dangerous Curves on Lynch's Drive artxibatua 2020 ko apirilaren 12an Wayback Machinen. NY Times 2001-10-05
- ↑ Mulholland Mamas The Advocate - extract at AccessMyLIbrary
- ↑ Naomi Watts interviwe artxibatua 2011 ko abuztuaren 12an Wayback Machinen. The Mirror, London 2001-11-22extract at HighBeam.com
- ↑ Mulholland Dr The Age Melbourne
- ↑ «Naomi Watts Joins 'Insurgent,' Two 'Allegiant' Films (Exclusive)» The Hollywood Reporter 4 de junio de 2014.
- ↑ Imparcial, El. «Naomi Watts, segundo Premio Donostia del 74 Festival de San Sebastián» El Imparcial.
- ↑ Moyano, Alberto. (2026-08-31). «Naomi Watts recibirá el segundo Premio Donostia de esta edición del Zinemaldia» El Diario Vasco.
- ↑ Efe, Agencia. (2026-08-31). «Naomi Watts, segundo Premio Donostia del 74 Festival de San Sebastián» Diario de Navarra.
- ↑ Quihuiz, Ariana. (11 de marzo de 2025). «Naomi Watts' 2 Children: All About Sasha and Kai» People.com.
- ↑ Silverman, Stephen M.. (27 de febrero de 2007). Liev Schreiber: 'I'm Going to Be a Dad'. People.
- ↑ Lynn, Megan. (26 de julio de 2007). At Last! Naomi Watts Gives Birth to Baby Boy. Us Weekly.
- ↑ Hamm, Liza. (14 de diciembre de 2008). Naomi Watts & Liev Schreiber Have a Baby Boy. People.
- ↑ Hamm, Liza. (15 de diciembre de 2008). Naomi Watts & Liev Schreiber Name Baby Samuel. People.
- ↑ Lee, Michael J.. (29 de enero de 2009). Naomi Watts on 'The International'. RadioFree.com.
- ↑ Swertlow, Meg. (2018-02-19). «Low-Key Couple Naomi Watts and Billy Crudup Hold Hands at BAFTAs After-Party» E! Online.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bideoa: Donostia saria eskertzen, 2026.09.19
- Webgune ofiziala