Produktuak, prozesuak eta negozioak eraldatzen dituen teknologia. Ezagutzatik, jasangarritasunetik eta lankidetzatik abiatuta, berrikuntza behar den tokira eramaten dugu: merkatura.
Zure hazkundea bultzatzen dugu berrikuntza eta teknologiaren bidez
Teknologia-zentro bat gara, balio erantsi handiko produktuak eta prozesuak garatzen dituena fabrikazio, gainazal, material eta digitalizazio teknologia aurreratuen bidez.
Teknologia hauetan gara adituak
Gure aurrerapen teknologikoak honako eremu hauetan ardazten dira:
Fabrikazio aurreratuko teknologiak
Fabrikazio aurreratuan bikaintasuna bultzatzen dugu, industria lehiakorragoa egin dezagun. Ingeniaritza, simulazioa eta fabrikazio prozesuak uztartzen dituzten proiektuak garatzen ditugu, prozesuaren etapa bakoitzean produktibitatea, kalitatea eta jasangarritasuna hobetzeko.
Gainazalen eta materialen teknologiak
Gainazalen eta materialen sorkuntza, eraldaketa, tratamendu eta aktibaziorako teknologia aurreratuak dauzkagu. Funtzionaltasuna handitzen, erresistentzia areagotzen edota bizitza erabilgarria luzatzen duten propietate aurreratuak ematen dizkiegu materialei.
Teknologia digitalak
Prozesuak optimizatzeko, erabaki-hartzeak hobetzeko eta eraginkortasun operatiboa handitzeko teknologia digitalak integratzen ditugu. Sentsorika, robotika eta adimen artifiziala konbinatuz eta pertsonen eta makinen arteko elkarrekintza segurua bermatuz.
Zure behar duzun soluzioa eskaintzen dizugu
Gure ezagutza zabalak eta 45 urte baino gehiagoko esperientziak zure negozioaren prozesuak eta errentagarritasuna hobetuko dituzten soluzioak eskaintzeko aukera ematen digu.
Bestelako soluziorik behar al duzu?
Jarri gurekin harremanetan eta elkarrekin zuretzat biderik onena zehaztuko dugu.
Bestelako soluziorik behar al duzu?
Jarri gurekin harremanetan eta elkarrekin zuretzat biderik onena zehaztuko dugu.
Sektore desberdinetarako soluzio zehatzak
Hainbat sektoretako beharretarako soluzio eta teknologia espezifikoak eskaintzen ditugu:
Gure zerbitzu teknologikoak beti zure eskura
Zure enpresaren beharrak asetzeko hainbat zerbitzu teknologiko jartzen ditugu zure eskura
Teknikerren teknologiarekiko dugun pasioak eta maila handiko gaitasuna duen lantalde batek bereizten gaitu.
Emaitzetara bideratutako pertsona bazara, berrikuntzarako grina baduzu eta lankidetza-ingurune batean lan egin nahi baduzu, Tekniker da zure lekua.
Arakatu gure espazioa Content Hub
Sartu eta ezagutu gure gunean teknologiari buruzko egungo albisteak, erabilera-kasuak eta dibulgazio-edukiak.
2026, Ira 25
Tekniker eta OLMA Space lankidetzan ari dira osagai espazialetarako anodizatze beltzeko berezko gaitasuna garatzeko
2026, Ira 22
Elikagaien eta uraren kutsadura azkar hautemateko biosentsoreak
2026, Ira 8
Euskal I+Gak in vitro diagnostiko adimenduna bizkortu du Biospain 2026an
2026, Ira 1
Tekniker, Eibarko Klub Deportiboa eta Zaporeak taldeek bat egin dute Arrate Eguna 2026 ospatzeko
2026, Eka 19
Teknikerrek 2024ko bere karbono-aztarna erregistratu eta MITECOren murrizketa-zigilua lortu du
2026, Eka 18
Industria-transferentziak 35,2 M €-ko diru-sarreren errekorra ekarri dio Teknikerri
2026, Eka 10
Ibernovak eta Teknikerrek lankidetza teknologikoa indartu dute industria adimentsuagoa sustatzeko
2026, Eka 3
Europako lubrifikazio industrialari buruzko biltzar garrantzitsuenak 10. urteurrena ospatuko du Bilbon
2026, Mai 22
Fabrikazio aeronautiko malguagoa eta eraginkorragoa
2026, Mai 20